gizartea

Kamioi gidari bat zendu da Baionan, istripua izanda

2011ko apirilaren 13a
18:23
Entzun

Garraiolari bat hil da gaur goizean Baionan, bere kamioiarekin A-63 eta A-64 autobideetako bidegurutzean istripua izanda. 8:50etan gertatu da ezbeharra. 

38 tona hormigoi zeramatzan kamioia irauli egin da bihurgune batean. Gidaria barruan geratu da, kabinan, larri. Suhiltzaileek kamioitik ateratzea lortu dute, baina garraiolaria berehala hil egin da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.