Kamioi gidari bat hil da istripuz Larrabetzun

Kamioi bat errepidean, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Kamioi bat errepidean, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko abenduaren 9a
20:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Kamioi gidari bat hil da gaur arratsaldean errepidetik aterata. Istripua 17:40 aldera izan da, N-637 errepidean, Larrabetzu parean (Bizkaia).

Jakinarazi dutenez, gidaria harrapatuta geratu da, eta, osasun langileak laguntzera joan badira ere, hantxe hil da. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute noranzko batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.