Kamioi batek su hartu du Bergaran, eta AP-1 errepidea itxi dute

Sutea tunel batean piztu da, AP-1 errepideko 131. kilometroan.

Suteak auto ilara handiak eragin ditu. BERRIA
gotzon hermosilla
2024ko abuztuaren 1a
15:10
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak sare sozialetan jakinarazi duenez, kamioi batek su hartu du Bergaran (Gipuzkoa), AP-1 errepideko 131. kilometroan. Sutea tunel baten barruan piztu da, sarreratik gertu, Gasteizerako bidean, eta handik ke adar handi bat ateratzen dela ikusten da. Ertzaintzak errepidea itxi du bi noranzkoetan, eta, berehala, auto ilara handiak sortu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.