Kalera irtengo dira Baztango meategia eraikitzearen aurka

Erdiz Bizirik taldeak deitutako manifestazioa Iruñeko Antoniutti parketik abiatuko da gaur, 17:00etan

Erdiz Bizirik-ek iazko urrian egin zuen manifestazioa. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2023ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Gaur da Landa Eremuaren Nazioarteko Eguna, eta, horrekin batera, Erdiz Bizirik taldeak Magna Magnesitas de Navarra enpresak Baztanen egin nahi duen meategiaren aurka kalera ateratzeko deia egin du. Iruñean eginen dute manifestazioa, 17:00etan, Landa eremuaren defentsan leloarekin. Orain arte, Baztanen egin dituzte protestak, baina hiriburura joanen dira oraingoan: «Guri dagozkigun erabakiak hartzen dituzte Iruñean, eta, beharbada, bertara joaten bagara, orain arte entzun nahi izan ez dutena entzun beharko dute», azaldu zuten antolatzaileek, manifestazioaren deialdian.

Erdiz Bizirik taldeak behin baino gehiagotan salatu du meategiak Erdizko bazkalekua erabiltzen duten laborarien ogibidea eta etorkizuna «suntsituko» lituzkeela. «Erdizko parajeak 476 hektarea ditu, eta horietatik 260 azienda bazkatzeko leku onena dira. Eremu horretan egin nahi da meategia». Gogorarazi dute Baztan dela Nafarroan lehen sektorea mantentzen ari den eskualdea, eta Erdiz «funtsezkoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.