Datorren asteartean, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bertan behera utziko du kalean maskara jantzi beharra agintzeko abenduaren 22an ezarritako agindua. Dekretua asteazkenean argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta ostegunean sartuko da indarrean. Ministroen Kontseiluak onartu baino lehen, lurralde arteko ezohiko Osasun Kontseilua egingo dute astelehenean, eta hor hartuko da erabakia.
Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak gaur goizean eman du erabakiaren berri, SER irratian egindako adierazpenetan. Adierazi du bilakaera epidemiologikoa hobetu izanak emango duela modua maskarak kalean nahitaezkoa izateari utz diezaion. Nolanahi ere, espazio publiko itxietan derrigorrezkoa izaten jarraituko du, orain arteko baldintza berberetan.