Kalean eraso egin dioten 45 urteko gizon bat hil da bart gauean Irunen (Gipuzkoa). Ezbeharra 2:00ak aldera gertatu da Kolon pasealekuan: El Diario Vasco egunkariaren arabera, gizona konorterik gabe geratu da lurrean, muturreko bat jaso ostean. Momentuz ez du inor atxilotu Ertzaintzak.
Larrialdi zerbitzuak iristean konorterik gabe zegoen, eta ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Buruan jasotako kolpearen ondorioz zendu da. Gertatutakoa argitzeko, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Irungo Udaltzaingoaren batera. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.
Duela hamar egun beste gizon baten hilotza aurkitu zuten Irungo etxe batean, bortizkeria zantzuak zituela.