Kabiako euskara eskakizunen kontrako «epai euskarafoboa» salatu du ELAk

Sindikatuak erakundeei eskatu die langileen eta herritarren eskubideak errespetatuko dituen hizkuntza politikak ezartzeko.

ELAko kideak, manifestazio batean. BERRIA
ELAko kideak, manifestazio batean. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko urriaren 24a
18:34
Entzun

ELA sindikatuak Donostiako auzitegi batek Kabia erakundeak ezarritako euskara eskakizunen aurka emandako «epai euskarafoboa» salatu du ohar batean, «administrazioko langileen euskalduntzearen eta herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidearen aurkakoa» baita. «Larritzat» jo du organismo autonomoak dituen langileak egonkortzeko prozesua atzera bota izana, euskara eskakizuna «gehiegizkoa eta baztertzailea» dela argudiatuta.

ELAk langileen batzordean gehiengoa du, eta hautatze prozesuen negoziazioan ez zen ados agertu, besteak beste, foru organismoak ez ziolako jaramonik egin langileak euskaldundu eta egonkortzeko sindikatuak egindako proposamenari. «Epaileak euskararen ezagutza mugatzen ari diren honetan», Kabia, Foru Aldundia eta oro har euskal administrazioei langileen eta herritarren eskubideak errespetatuko dituen hizkuntza politikak ezartzeko eskatu die ELAk, «gaia epaitegietatik at uzteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.