Atzoko prentsaurrekoaren bezperan, Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa Korsikako hainbat goi kargudunekin bildu zen Parisen, preso korsikarren hurbiltzeaz mintzatzeko. Jean-Charles Orsucci hautetsi korsikarrak bilkuratik ateratzean Alta Frequenza irratiari azaldu zionez, presoen hurbiltzea «teknikoki eta juridikoki bere ardurapean» da. Horri begira, elementu gehiago izanen zituelarik bere esku artean, berengana joko zuela azaldu zien iduriz ministroak. Amnistiaren gaiaz ere doi bat hitz egiteko posibilitatea izan zuten. Ministroak ihardetsi zien gai hori ez zela bere esku. Ez zuela horretarako kargua, betiere Orsucciren erranen arabera.
Testuinguru horretan, Pariseko konferentziak oihartzun berezi bat espero dezakeenik galdeturik, Colette Capdevielle diputatuak argi utzi du kontuak ez direla hain sinple: «Korsikako egoera ezberdina da, ugarte bat baita. Korsika Frantzian da, eta esklusiboki Frantzia da. Euskal Herriaren egoerak bi estatu ditu hunkitzen. Exekutibo ezberdinekin, eta justizia sistema ezberdinekin. Korsikar jatorriko preso guztiek herritartasun frantsesa dute, eta guztiak Frantzian dira preso. Gure kasuan, ez da gauza bera». Halere, iragarri zuen ministroaren kabinetekoei egina ziela konferentziara joateko gonbidapena. «Pentsatzen dut erran dezakedala presente izanen direla». Aldiz, Taubira ez dela etorriko: «Ministroa da».
Justizia ministroak hitz egin du Korsikako presoen hurbiltzeaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu