Charlesek ordezkatuko du Spitz. Abuztuaren hondarrean, Frantziako Gobernuak iragarri zuen Eric Spitzek utzi eginen ziola Pirinio Atlantikoetako prefet izateari. Kargutik kenduko zuen Parisek, beste rol bat betetzeko gobernuarentzat: Polinesia Frantseseko kolonian izendatu dute, Frantziako Errepublikaren goi komisario gisa. Gaur jakinarazi dute nork beteko duen Spitzen hutsunea Pauen (Okzitania): Julien Charles du izena.
Bienvenue dans notre département basco-béarnais au nouveau @Prefet64 Julien Charles . pic.twitter.com/Udxai0m13U
— Vincent Bru (@bru_vincent) October 5, 2022
Julen Charles Saint-Flourren (Okzitania) jaioa da, 1975ekoa, eta Saona eta Loirako prefet izan da orain arte. Historia ikasketak ditu eginak, eta zenbait kargu izan ditu Frantziako Gobernuko Barne Ministerioan.