EH Bilduk ohar biden jakinarazi duenez, Josu Juaristi eurodiputatu ohia eta Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatu ohia EH Bilduren Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateko hautagai aurkeztu dira.
Bi hautagaitzek Hauteskunde Batzordearen oniritzia izan dute, "hauteskundeetarako barne araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztelako".
Josu Juaristi EH Bilduko eurodiputatu izan da legealdi honetan. Lorena Lopez de Lacalle, berriz, EFA Europako Aliantza Librea alderdiko presidenteordea da gaur egun, eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu izan zen 2007. eta 2010. urteen artean.