Juanje Soria hil da, Foro Sozial Iraunkorreko kide izandakoa

Gaixotasun baten ondorioz hil da, 69 urterekin. Ofizioz abokatua zen, eta Itoitzekiko Solidarioen defentsa juridikoan aritutakoa.

Teresa Fagoaga (ezkerrean) eta Juanje Soria (eskuinean) Foro Sozial Iraunkorreko kide izandakoak, Nafarroako Parlamentuan, 2017an. IÑIGO URIZ / FOKU
Teresa Fagoaga (ezkerrean) eta Juanje Soria (eskuinean) Foro Sozial Iraunkorreko kide izandakoak, Nafarroako Parlamentuan, 2017an. IÑIGO URIZ / FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2024ko urriaren 26a
16:33
Entzun

Juanje Soria Foro Sozial Iraunkorreko kidea izandakoa hil da gaur. Ofizioz abokatua zen, eta Foro Sozialaren bultzatzaileetako bat izan da Nafarroan.

Foroko kide gisa, Euskal Herrian bake prozesua eta bizikidetza sustatzen aritu zen. Plataforma hori 2023an desegin zen, hamar urte lehenago eman zituen aholku ia denak bete zirela edo betetzeko oinarriak zeudela iritzita. Foroa desegin aurretik, haren azken txostenak lantzen parte hartu zuen Soriak.

Abokatu lanetan, berriz, mugimendu sozialekin lotutako zenbait kasutan egin du lan. Esaterako, Itoitzekiko Solidarioen defentsa abokatua izan zen, baita 1980ko eta 1990eko hamarkadetako intsumiso batzuen abokatua ere.

Arlo politiko instituzionalean, EH Bilduren hautagai izan zen 2015ean, senatari autonomiko kargurako.

Gaixotasun baten ondorioz hil da, 69 urterekin.

Soriaren konpromiso soziala gogoan izan dute hainbat lagunek sare sozialetan. Nafarroako Torturatuen Sareak estatu indarkeria sufritu dutenengandik gertu egon izana eskertu diote. Juan Kruz Lakasta kazetariak gogoratu du Itoitzekiko Solidarioen eta intsumisoen alde egin zuen defentsa lana. Ahotsa.info hedabideak, berriz, oroitu du haren sorreran laguntzaile izan zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.