Juan Cruz Cigudosak Nafarroako Gobernua utziko du

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari izateari utziko dio Espainiako Gobernura joateko. Estatu idazkari izango da arlo berean.

(ID_13097047) JUAN CRUZ CIGUDOSA
Juan Cruz Cigudosa.
joxerra senar
2023ko abenduaren 1a
11:21
Entzun

Ez da Nafarroako Gobernuko kontseilaririk ezagunena, eta oharkabean utziko du kargua Juan Cruz Cigudosak. Madrilera zuzenduko da, Espainiako Gobernuan Zientziak, Berrikuntza eta Unibertsitateak arloko estatu idazkari izango da aurrerantzean.

2019tik Unibertsitateko, Eraldaketa Digitaleko eta Berrikuntzako kontseilari izan da. Abuztuan kargu horretarako proposatu zuten berriz.

Abenduaren 5ean egingo du estatuko idazkari karguaren zina. Espainiako Gobernuan goi kargu bat izango duen PSNko bigarren ordezkaria da. Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioak saileko ministroa da beste goi karguduna.

Cigudosaren ordezkoa ez du oraindik jakinarazi Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek. Datozen egunetan ezagutaraziko duela espero da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.