Joxe Mari Kortari omenaldia egingo diote gaur, ETAk hil zuenetik 15 urtera
ZUMAIA. Duela hamabost urte hil zuen ETAk Joxe Mari Korta Gipuzkoako enpresarien burua, eta omenaldia egingo diote gaur Zumaian (12:00). Gorostiaga industrialdean izango da —han dago Korta enpresa—, Bidetik fundazioak antolaturik. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak bertan izango dira, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu