Joxe Mari Korta gogoratzeko bihar Zumaian egingo den ekitaldian parte hartuko du Gipuzkoako Diputazioak. Marina Bidasoro Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren zuzendaria izango da han. Foru gobernuko iturriak aipatuta berri agentziek zabaldu dutenez, Martin Garitano ez da izango omenaldian, oporretan dagoelako. Iaz eginiko ekitaldian parte hartu zuen Garitanok.
Duela 13 urte ETAk hil zuen lekuan egingo diote omenaldia Adegiko presidente izan zenenpresaburu gipuzkoarrari, 11:00etan. Han, haren izena duen fundaziokoek agiri bat irakurriko dute. Aurreratu dutenez, ETAren jardun armatuaren amaieraren osteko egoerari buruz mintzatuko dira.
Joxe Mari Korta gogoratzeko ekitaldian parte hartuko du diputazioak
Bihar egingo diote omenaldia ETAk 2000. urtean hil zuen enpresaburu gipuzkoarrari, Zumaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu