11 urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Joxe Garcia Mijangosi, baina zazpi urtera murriztu zion zigorra Auzitegi Gorenak. Hura beteta, aske geratu da, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Gaur goizean atera da Ocañako espetxetik. 18/98 sumarioan auzipetu zuten, Enpresak atalean.
Jose Garcia Mijangos euskal preso politikoa #ASKE Ocaña espetxetik ayera berri da #santutxu arra #BatGutxiagopic.twitter.com/piEGK0IkST
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) October 27, 2014