Josune Baldaren tortura salaketa ez ikertzeagatik Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Auzitegian Espainiaren kontrako salaketa jarri dute Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) eta Giza Eskubideen Behatokiak.
2010eko otsailean atxilotu zuen Balda Guardia Zibilak, eta inkomunikatuta eduki zuten lau egunez. Torturak salatu zituen, eta Espainiak kasua artxibatu. Espainiaren «pasibotasuna» salatu dute TATek eta Behatokiak: «Onartezina da giza eskubideen urraketa larrien biktima direnei justizia ukatzea eta torturatzaileei zigorgabetasuna bermatzea».
Josune Baldaren tortura salaketa, Estrasburgora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu