Elkarrizketa

Josu Urrutikoetxearen elkarrizketa BERRIAn aste honetan

BERRIAk atzo arratsaldean egin zion elkarrizketa ETAren ordezkari ohiari, Parisen.

2020ko abenduaren 14a
20:44
Entzun

BERRIAk Josu Urrutikoetxea ETAren ordezkari ohiaren elkarrizketa argitaratuko du aste honetan. Atzo arratsaldean egin zion, Parisen; zehazki, Enekoitz Esnaola kazetaria eta Lara Madinabeitia BerriaTBko arduraduna izan dira Urrutikoetxearekin, eta bake eta konponbiderako elkarrizketa prozesuez, euskal presoez, biktimez eta haren auzibideez aritu dira solasean.

Joan den uztailaren bukaeratik kalean dago Urrutikoetxea (Ugao, Bizkaia, 1950), Frantziako Dei Auzitegiak baldintzapean aske utzi ondoren. Poliziak iazko maiatzean atxilotu zuen, Frantziako Alpeetan, ETArekin lotuta, eta Parisen espetxeratu zuten.

Espainiako Estatuak ETAren ibilbidearen ikurtzat joa dauka, eta Madrilek Parisi haren aurkako bi euroagindu eta bi estraditazio eskatu zizkion iaz. Frantzia, berriz, bi epaiketa egitekoa da datorren urtean, etakide gisa bake elkarrizketekin lotuta.

ETAk 1989ko eta 1999ko elkarrizketa mahaietara solaskide modura batzeko aukeratu zuen Urrutikoetxea. Ez zuen bilerarik egiterik izan —preso zegoen—. 2005-2006an, bai: Genevan (Suitza) eta Oslon. 2011-2013an ere ordezkari izan zen: Oslon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.