Sortuk jakinarazi duenez, Joseba Fernandez Aspurz euskal presoa aske geratu da Madrilgo aireportuan, Frantzian espetxealdia bete eta handik Espainiaratu eta gero.
Fernandez Iruñeko Txantrea auzokoa da. 11 urte egin ditu kartzelan, eta Mureten egon da preso, Euskal Herritik 425 kilometrora. 2010eko martxoan atxilotu zuten, Jean Serge Nerin jendarmearen hilketaren harira. Nerin izan zen ETAk eragindako azken biktima. 2015ean epaitu zituzten Fernandez eta beste bost lagun, eta hamasei urteko zigorra ezarri zioten.
Herenegun, berriz, Aitor Fresnedo askatu zuten, 25 urteko zigorra bete eta gero.