Joseba Fernandez presoa aske geratu da, Frantzian kartzelan 11 urte egin eta gero

2021eko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Joseba Fernandez Aspurz euskal presoa aske geratu zen atzo Madrilgo aireportuan, Frantzian espetxealdia bete eta handik Espainiaratu eta gero. Fernandez Iruñeko Txantrea auzokoa da. 11 urte egin ditu kartzelan, eta Mureten zegoen preso, Euskal Herritik 425 kilometrora. 2010eko martxoan atxilotu zuten, Jean-Serge Nerin jendarmearen hilketaren harira. Nerin izan zen ETAk eragindako azken biktima.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.