Joseba Diez Antxustegi izanen da EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean

EBBk Bakartxo Tejeria proposatuko du Eusko Legebiltzarrerako presidente izateko eta Ion Aiarza mahaiko lehen idazkari izateko.

Joseba Diez Antxustegi
Joseba Diez Antxustegi, Eusko Legebiltzarrean, aurreko legealdian.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko maiatzaren 13a
20:11
Entzun 00:00:0000:00:00

EAJren EBB Euskadi Buru Batzarrak Joseba Diez Antxustegi izendatu du Eusko Legebiltzarrean jeltzaleen bozeramaile lanak egiteko. Arabako zerrendaburua izan zen iragan apirilaren 21eko hauteskundeetan; 31 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Joseba Egibarren lekukoa hartuko du.

Bihar egingo dute legegintzaldi berriari hasiera emateko osoko bilkura, eta EAJk Bakartxo Tejeria proposatuko du Eusko Legebiltzarreko presidente. Ardura hori izan du azken hiru legegintzaldietan ere. Horrez gain, EAJk jakinarazi du Ion Aiarza proposatuko duela Eusko Legebiltzarreko mahaiaren lehen idazkari kargurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.