Joseba Borde Gaztelumendi euskal presoa espetxetik irten da, 22 urteko espetxe zigorra osorik bete ostean. Borde Gaztelumendi Ugaokoa da, Bizkaikoa.
Iaz eta aurten hirugarren graduarekin ateratzen hasi zen, baina, fiskaltzak jarritako helegiteen ondorioz, espetxera itzuli behar izan zuen. Hala bete du zigor osoa. Urritik egon da hirugarren graduan, eta gaurtik aurrera ez du espetxera itzuli beharko, Etxerat-ek jakinarazi duenez.