Joseba Agudo abokatuaren kontrako euroagindu epaiketa berriro egingo dutela jakinarazi du gaur Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Paueko Epaitegian egin zuten epaiketa, eta Espainiako Justiziaren eskaera onartu egin zuen epaileak. Agudoren abokatuak, baina, helegitea sartu zuen eta epaitegiak epaiketa berriro egiteko agindu du. Oraingoa, Bordelen izango da, etzi, 9:00etatik aurrera.
Agudo iazko urriaren 28an atxilotu zuten Hendaian (Lapurdi), ETArekin harremana izatea egotzita. Egun berean haren atzetik aritu zen Guardia Zibila Oiartzunen (Gipuzkoa). Hor du lantokia abokatuak eta Hendaian bizi da.
euskal presoak
Joseba Agudo abokatuaren aurkako euroagindu epaiketa berriro egingo dute
Defentsaren helegitea onartu egin du epaitegiak, eta Bordelen epaituko dute, ezi. Paueko Epaitegiak ontzat jo zuen Espainiako Justiziaren eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu