Jose Palazoni eta Juan Jose Aguirreri emango diete aurten Rene Cassin saria
GASTEIZ. «Gizarteko pertsona kalteberenen giza eskubideen urraketa azaleratu» duten bi gizonek jasoko dute astelehenean Jaurlaritzaren Rene Cassin saria: Jose Palazon eta Juan Jose Aguirre. Errefuxiatuen aldeko aktibista da Palazon; maiz salatu ditu Melillako (Espainia) mugako urraketak. Aguirre, berriz, misiolari kolonbiar bat da, baina 38 urte daramatza Afrika Erdiko Errepublikan, pobreekin lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu