SOSLAIA. Alfonso Alonso

Jose Blancoren aholkularitza enpresa batera

JUANAN RUIZ / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Alfonso Alonso (Gasteiz, 1967)EAEko PPren presidente ohia izango da Acento kontu publikoetarako aholkularitza enpresaren hurrengo presidentea. Horixe jakinarazi zuen atzo Jose Blancok, Acentoren presidenteak. Blanco, hain zuzen, Espainiako Sustapen ministroa izan zen 2009 eta 2011 artean, eta PSOEren idazkari nagusiordea 2008tik 2012ra.

Joan den otsailaren 24an dimititu zuen Alonsok. «Alderdiaren konfiantzarik ez dudanez, dimisioa aurkeztu dut», esan zuen. Bost urtez izan zen EAEko PPren buru. Blancok Onda Cero irratian adierazi zuenez, pertsona «orekatua eta neurritsua» da Alonso, eta uste du «oso ausarta» izan dela politikako lehen lerroa uzteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.