Jon Anzaren heriotzari buruz, auzi saioa egingo dute apirilaren 1ean Parisen

2015eko martxoaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Jon Anzaren heriotzarekin loturiko ikerketen harira, auzi saio bat egingo dute apirilaren 1ean Parisko Auzitegian. 2009ko apirilaren 18an desagertu zen ETAko kidea, eta 2010eko martxoaren 11n jakin zen ofizialki haren gorpua Tolosako Purpan erietxeko gorputegian zegoela. Familiak lortu du ikerketa berriz irekitzea, eta Parisen egingo dute auzi saioa. Horren harira, mobilizazioak deituko dituzte datozen egunetan, Donostian eta Lapurdiko zenbait herritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.