jon anza auzia

Jon Anzaren gorpuari froga berriak egin dizkiote

Familiak eskatu zuen analisiak egiteko. Martxoaren 15ean egin zioten preso ohiaren hilotzari lehen autopsia, senideen konfiantzako medikurik gabe.

2010eko apirilaren 26a
11:58
Entzun
Jon Anzaren gorpuari lehengo asteazkenean froga berriak egin zizkiotela argitaratu du La DepĂȘche du Midi egunkariak. Frantziako Justiziak aginduta egin zizkioten analisiak hilotzari, Tolosan (Okzitania, Frantzia), Rangueil ospitalean. Preso ohiaren sendiaren abokatuek eskatu zuten froga berriak egiteko.

Martxoaren 11n jakin zen Jon Anza hilda dela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. Informazio ofizialen arabera, preso ohia iazko apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosako etorbide batean osasun egoera txarrean, hiriko erietxe horretara eraman zuten, maiatzaren 11n hil zen eta harrezkero Purpaneko gorputegian eduki zuten. 2009ko apirilaren 18an desagertu zen Anza. Neska-lagunak Baionako tren geltokira eraman zuen, eta Tolosarako trena hartu zuen. Maiatzaren 21ean ETAk zioen bere kidea zela Anza, eta Poliziak bazekiela hori.

Joan den martxoaren 15ean egin zioten Anzari lehen autopsia, Tolosan, senideen konfiantzako medikurik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.