Altsasuko auzia

Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea kalera irten dira, baimenarekin

Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, bigarren graduan diren bi gazteek espetxean egingo dute lo, eta asteburuak kartzelan egin beharko dituzte

Altsasuko auziaren laugarren urteurrenean herrian jarritako murala, gazteen omenez. IDOIA ZABALETA / FOKU
2020ko abenduaren 2a
16:54
Entzun

Espetxe zigorrak izan zituzten zazpi gazteak egoera desberdinetan daude egun. Haietatik bost hirugarren graduan daude, eta Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, bigarren graduan. Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, lehen aldiz Zaballako espetxetik atera ahal izan dira. Lan egiteko edo ikasteko espetxea utzi dezakete, baina gauez bertan egin beharko dute lo, eta asteburua ere han iragan beharko dute.

Baimen hori baieztatu zuen azaroan Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak. Bi gazteak Psikologia ikasketak egiten ari dira, urruneko unibertsitatean. Defentsak aurkeztutako helegiteak onartu, eta Espetxe Erregimeneko legeko 100.1 artikuluan jasotako malgutze neurrietara jotzeko aukera eman zien epaileak, auto banatan. 

Biek zazpi urte eta erdiko zigorra dute, eta 2018ko ekainean kartzelatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.