Joan Mari Torrealdairi omenaldia egin diote Foruan

Dozenaka lagunek oroitu dute Torrealdai haren jaioterrian.

2020ko abuztuaren 15a
14:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Uztailaren 31n hil zen Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942 - Usurbil, Gipuzkoa, 2020), euskal kulturaren erreferente eta eragile handi bat. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan zen, eta euskalgintzako ekintzailea. Askotariko jendea elkartu zen haren hil kaperan, baita Usurbilen egin zioten hiletan ere. Gaur, Forua jaioterrian egin diote omenaldia. Euskalgintzako hainbat eragilek hartu dute parte, eta Torrealdaik egindako ibilbidea goraipatu dute berriro.

BERRIAk gehigarri berezi bat argitaratu zuen Torrealdairen heriotzaren biharamunean, eta artikulu bilduma batean jaso zituen orduan idatzitako testu guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.