Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariari eman diote 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria

Gorrotxategiren ibilbide akademikoa eta irakaskuntzan zein ikerlarien prestakuntzan egindako lana goraipatu dute epaimahaikidek.

Joakin Gorrotxategi, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Joakin Gorrotxategi, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Aitor Garmendia Etxeberria.
2024ko azaroaren 7a
20:23
Entzun

Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak (Eibar, Gipuzkoa, 1953) gaur jaso du 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria, Gasteizen. Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun emeritua da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Epaimahaikideek bere ibilbide akademikoa azpimarratu dute, baita ikertzaile eta irakasle gisa izandako «sendotasuna eta bikaintasuna» zein ikertzaileen prestakuntzan egindako ekarpena ere.

Ekitaldian izan dira Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua. Pradalesek ekitaldian adierazi duenez, hizkuntzak identitate kolektiboa «definitzen eta zehazten» badu ere, batzuetan «mito faltsuak» ere sortzen ditu. Horregatik, Gorrotxategiren lan esparrua, hizkuntzalaritza historikoa, «ezinbestekotzat» jo du: «Hizkuntzaren historia zorrotz aztertzea ezinbestekoa da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.