Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak jasoko du 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria

Gorrotxategi Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun emeritua da EHUn.

Joakin gorrotxategi, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Joakin gorrotxategi, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko maiatzaren 21a
15:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Joakin Gorrotxategi (Eibar, Gipuzkoa, 1953) hizkuntzalariari emango diote 2023ko Ikerkuntzako Euskadi saria. Gorrotxategi irakaslea eta hizkuntzalaria da, eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradun emeritua da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean.

Gorrotxategi hizkuntzalaritza historikoaren arloan aritzen da, eta bere jarduera Mendebaldeko Europako eta bereziki Iberiar penintsulako egoera linguistikoaren ikerketan ardaztu du, betiere datu linguistikoak eta historikoak ardaztuz. Epaimahaiak nabarmendu duenez, Gorrotxategiren lana «inspirazioa» izan da ikertzaile belaunaldi berrientzat, eta eskola zientifiko bat sortu du hainbat hizkuntzaren bilakaera aztertzeko. Gainera, uste dute «oso inplikatua» egon dela bere jakintza gizartera zabaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.