Jesus Egiguren eta Patxi Zabaleta, asteartean Iruñean elkarrekin

Katakrak-La Hormiga Atomikaren aretoko hitzaldi batean ariko dira PSEko eta Aralarreko kideak

enekoitz esnaola
2014ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Ezker abertzaleko eta PSEko bi kide historiko elkarrekin eseriko dira datorren asteartean, Iruñean, politikaz hitz egiteko, hitzaldi batean: Patxi Zabaleta HBren sortzaileetako bat eta Aralarreko koordinatzaile nagusia —2001etik— eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea —2002tik—.

Katakrak-La Hormiga Atomika liburu dendaren aretoan izango da saioa —Kale Nagusia, 54, behea—, 19:00etatik aurrera, Aralarren fundazio Ezkerraberrik antolatuta. Gazteleraz izango da.

Egigurenek bere azken liburua aurkezteko baliatuko du: Euskal Herria, por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo (Euskal Herria, abertzaletasun, baskismo eta nabarrismo berribaten alde). Apirilaren 9an aurkeztu zuen, eta, Nafarroa ardatz hartuta, Euskal Herriaren kontzeptua berreskuratu beharraz hitz egiten du. «Ez da gehiengoa duen tesia, baina balekoa da. Xumea da asmoa», idatzia du.

Zabaletak politika batez ere Nafarroan egin izan du, Iruñeko zinegotzi edota Nafarroako parlamentari gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.