giZARTEA

Jendez gainezka Gernikako azoka

Postuetako saltzaileek diote krisiaren zantzuak igarri direla, baina uste baino gutxiago. Gaur egin dute urriko azken asteleheneko azoka. Gazta erdiagatik bost mila euro ordaindu ditu Bilboko Porrue jatetxeak, inoizko kopururik altuena.

2009ko urriaren 26a
19:09
Entzun
Aurten ere Gernika-Lumoko (Bizkaia) urriko azken asteleheneko azoka guztiz arrakastatsua izan da. Goizean goiz hasi da jendea azaltzen eta jendez gainezka egon dira kaleak. Juan Calzada eta Artekalen, esaterako, zaila zen salmahaietara hurbiltzea. San Juan kalean ere hainbat jende bildu da. Lehenengoz jarri dituzte postuak kale horretan.

Azoka gunea Adolfo Uriostera eta San Juanera zabaltzerakoan asmatu egin dutela uste dute udal arduradunek.

Saltzaileek adierazi dutenez, krisialdiaren zantzuak igarri dituzte, baina uste baino gutxiago.

Aurten 298 postu jarri dituzte. Juan Calzada kalean egon dira gehien: 89. Besteak beste, Artekalen 64 ipini dituzte, Industrian 46 eta Pasealekun 42.

Produktuen artean, gazten postuak nagusi: 61. Barazkienak 41 egon dira, ogi eta euskal pastelenak 30...

Lehiaketak

Urtero legez, hainbat lehiaketa izan dira.

- Barazkiena Adelia Andikoetxea Urdulizko (Bizkaia) baserritarrak irabazi du

- Frutena Gatikako (Bizkaia) Jose Etxeberriak.

- Eztiarena Barakaldoko (Bizkaia) Igor Merinok.

- Brezo eztiarena Kortezubiko (Bizkaia) Javier Larrinagak.

- Txakoli beltzarena Bakioko Zabalak.

- Idiazabalgo gaztarena Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa baserriak.

Calzada egoitzaren aldeko enkantean gazta erdiagatik bost mila euro ordaindu ditu Bilboko Porrue jatetxeak, inoizko kopururik altuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.