elkarrizketa aurrerapena

"Jendeak ikusten du Aralar ezker abertzale politikoki eraginkorra dela"

Aintzane Ezenarro Aralarren eusko legebiltzarkideari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2011ko apirilaren 23a
17:26
Entzun

Hona hemen, aurrerapen moduan, Aintzane Ezenarroren esan batzuk:

- "Hemen abertzale izateko modu ezberdinak daude, ezker abertzaleko ere modu ezberdinak daude. Aniztasun hori onartu egin behar da. Indarkeria baztertzeak ekarriko du mentalitate aldaketa bat".

- "Indarkeriaren zikloa gainditzea benetako iraultza izango da".

- "Uste dut antzerki baten aurrean gaudela, Bilduren zerrenda guztiak legalak izango direla eta behingoan ezker abertzaleko beste sentsibilitate horrek edukiko duela erreferente bat hauteskunde hauetan".

- "Jendeak ikusten du Aralar ezker abertzale politikoki eraginkorra dela, eta irekiagoa. Hauteskunde autonomikoetatik hona jende asko hurbildu zaigu. Gure mezua heltzen ari da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.