Jean Lassalle ez da Frantziako Legebiltzarrerako diputatugai izanen, eta, beraz, ez du diputatu eserlekua atxikiko. France Bleu Pays Basque irratiaren arabera, bihotzeko ebakuntza bat egin behar diotela jakinarazi du Lassallek, eta Julien Lassalle anaia izan liteke Ipar Euskal Herria eta Biarno batzen dituen Pirinio Atlantikoetako 4. hautesbarrutirako hautagaia.
Lassallek 2002an lortu zuen diputatu kargua, eta ordutik lau legealdi bete ditu postu horretan. Azken urteetan, hainbat eraso sexista eta sexu eraso bat leporatu dizkiote emakume batek baino gehiagok. Apirilean, Frantziako presidentetzarako hautagai izan zen bigarren aldiz. Botoen %3,13 eskuratuzituen, PSren aitzinetik.
Jean Lassalle ez da diputatugai izanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu