Jean Castex Ipar Euskal Herrian izanen da bihar

Txertatze kanpainaren harira etortzekoa dela iragarri dute zenbait hedabidek. Euskal Hirigune Elkargoko batzarra bertan behera utzi dute

jarraia200600.jpg
2021eko uztailaren 16a
14:05
Entzun

Jean Castex Frantziako Lehen ministroa Ipar Euskal Herrian izanen da bihar. Zenbait hedabideren arabera txertaketa kanpaina aipatzera etortzekoa da, besteak beste, baina Pirinio Atlantikoetako prefekturak ez du oraindik argitu zer egitarau izanen duen.

Gaur egun, Pirinio Atlantikoetako departamenduko biztanleen zati handi batek jaso du txertoa, baina azken asteetan datuak okertu dira. Aste hasieran, 64,19koa zen zazpi egunetako intzidentzia tasa.

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra iragatekoa zen bihar, baina bertan behera uzten zutela iragarri dute, Jean Rene Etxegarai lehendakariak eta beste hautetsi batzuek, Frantziako lehen ministroari «harrera errepublikarra» eginen diotelako. Uztailaren 24an eginen dute batzarra, Lauga gelan.

Txertaketa kanpaina aipatzera etortzekoa bada ere, pentsatzekoa da Ipar Euskal Herrian aktualitatean diren zenbait gairi buruz interpelatuko dute Castex. Horien artean dira, besteak beste, euskarazko irakaskuntzaren garapena, eta gatazkaren ondorioen konponbide prozesuan dagoen blokeoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.