«Jazarpen judiziala» dela eta, elkartasuna

2023ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Azaroaren 4rako deitua du Euskalgintzaren Kontseiluak igaro hilabeteetan euskararen normalizazioa eragozte aldera ebatzi diren ebazpen judizialen aurkako manifestazioa; Bilbon egingo da, Oldarraldiaren aurka. Euskararekin bat. Euskaraz bat leloarekin. Ebazpen horiek euskararen garapenaren aurkako «jazarpen judiziala» erakusten dutela uste du Kontseiluak, eta mobilizazioa urteotan euskararen alde egin den manifestaziorik handiena izatea nahi du. Ekitaldi ugari egiten ari da aldeko deia zabaltzeko, eta ELENen biltzarrera ere ailegatu da aldarria. Saretzea, indartzea eta elkarren berri izatea da bilkuraren asmorik behinena, eta, hain zuzen ere, manifestazioari babesa eta atxikimendua emateko adierazpen bat bozkatuko da gaur batzarraren arratsaldeko saioan. Hantxetik, adierazpenaren berri emango du Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.