Hezkuntza Legea

Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektua eta euskara aztertu dituzte Martin Ugalde Foroan

Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza aritu dira eztabaidan.

jarraia229040.jpg
2023ko ekainaren 6a
15:45
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira gaur Martin Ugalde Foroan. Andoainen egin dute ekitaldia (Gipuzkoa), eta streaming bidez zabaldu dute BERRIAren webgunean, 19:00etan.

Pil-pilean dago gaia, zeresan asko eman du azken hilabeteotan, eta, itxura guztien arabera, emango du geroan ere. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean ari dira lantzen datozen hamarkadetarako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleen hezkuntzaren norabidea zehaztuko duen Hezkuntza Lege proiektua.

Gaurko mahai ingurua datu batetik abiatu da: ikasgeletan atzeraka ari da euskara. Beraz, hizlariek ahalegina egingo dute argitzeko lege berriak balioko ote duen ikasleen euskara gaitasuna hobetzeko eta erabilera areagotzeko. Alegia: bermatuko al du legeak euskal kulturaren transmisioa ikastetxeetan?

Horretan aritu dira Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, Asier Etxenike Hezkuntza Plazara taldeko kidea, eta Iratxe Retolaza Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Irati Urdalleta BERRIAko kazetariak gidatu du eztabaida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.