Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hurrengo LEP lan eskaintza publikoari buruzko informazioa eman du. Deialdia maisu-maistrentzat, bigarren hezkuntzako irakasleentzat, arte plastikoko eta diseinuko irakasleentzat eta musika eta arte eszenikoetako irakasleentzat izango da.
Daten berri ere eman dute: ekainean, eskabideak eta merezimenduak entregatzeko epea hasiko da; iraileko bigarren hamabostaldian, programazio didaktikoa, unitate didaktikoa edo ikaskuntza egoera entregatu beharko dute; urrian, berriz, idatzizko probak egingo dituzte. Azkenik, hori bukatuta, ahozko proba gainditu beharko dute.
Gutxi gorabeherako datak jakinarazi badituzte ere, oraindik ez dute zehaztu azterketak zer egunetan izango diren. Maiatzeko lehen hamabostaldian argituko dute hori, aldizkari ofizialean eta Hezkuntza Sailaren webgunean.