ETAren jardun armatuaren amaieraren ostean, alderdi politiko guztiek dagokien ordezkaritza izateko herenegun EAJko buru Iñigo Urkulluk Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezi Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratzeko egokitasuna iradoki bazion ere, Lopezek ez du halakorik egiteko esmorik, atzo Idoia Mendia bozeramaileak esan zuenez. Aitzitik, legegintzaldia amaitzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzak.
Gaiari buruz galdetuta, ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak ere esan zuten hauteskundeak aurreratzea litzatekeela «logikoena», «legebiltzar horrek ez duelako ordezkatzen herritarrek benetan nahi dutena».
Jaurlaritzak ez du hauteskundeak aurreratzeko asmorik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu