Soka luzea ekartzen ari da larunbaterako euskal presoen eskubideen alde eta zigor luzeen aurka Arrasaten (Gipuzkoa) antolaturiko mobilizazioa. Espainiako eskuinak uste du Unai Parot euskal presoari omen egiteko baliatuko dela martxa, eta, Sarek herenegun hori gezurtatu zuen arren, protestaren aurkako ekitaldi bat eginen dute Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek: «Unai Paroten biktimei» eginen diete omen, ortziralean, Gasteizen.
Hiri horretan dagoen Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak antolatu dute ekitaldia, eta, bertzeak bertze, han izanen dira Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Gasteizko zentroko patronatuko kide gisa. EAJk adierazi du «erasokorra» dela Sareren larunbateko mobilizazioa, baina PP eta Vox ekitaldira hurbiltzea ere «akats» gisa ikusi du, «konfrontazioa bilatzen» dutela iruditzen zaiolako.
Jaurlaritzak eta Madrilek omenaldia eginen diete «Unai Paroten biktimei»
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu