Hezkuntza

Jaurlaritzak esan du eskoletan COVID-19aren aurkako neurririk gabe hasiko dela ikasturtea

Aurrez ere jakinarazi dira antzeko neurriak; Euskal Herri osoko eskoletan ariko dira izurriaren kontrako neurririk hartu gabe

arantxa iraola
2022ko abuztuaren 30a
14:08
Entzun

Eskola sartzea hizpide, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du COVID-19aren aurkako neurririk gabe martxan jarriko dela ikasturtea. Asmo hori bera adierazi zuen lehengo astean Nafarroako Gobernuak, eta Iparraldeko eskoletan ere neurririk gabe hastea da plana; beraz, Euskal Herri osoan ez da aurten izango propio izurriari aurre egiteko neurririk ikastetxeetan.

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du gaur bertan helaraziko zaiela ikastetxeei irailetik aurrerako jarraibideen gida. Izurriaren aurkako neurriak bertan behera geratzen badira ere, «gizartea oro har zaintzeko» neurriak gogoratuko direla esan du. Ez da ezustea izan. Gogoan hartu behar da iazko ikasturtearen erdialdetik aurrera pixkanaka-pixkanaka indargabetu zituztela ia neurri guztiak; esaterako, maskara nahitaez erabili beharra

Gomendioak

Neurriak bertan behera geratuko badira ere, hainbat gomendio zehaztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hala nola: ikasgelak behar bezala aireztatzea, txertaketari buruzko gomendioei kasu egitea, eskuak sarri garbitzea eta sintomak zaintzea.

Eskola garraioan, halaber, 6 urtetik gorako ikasleek maskara jantzita eraman beharko dute. Garraio publikoan, bestela ere, beharrezkoa da maskara jantzita ibiltzea oraindik Hego Euskal Herri osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.