Jaurlaritzak dio Ertzaintza Bilbon «zuzen» aritu zela

2019ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia izan du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean, Elkarrekin Podemoseko eta EH Bilduko parlamentarien galderei erantzuteko, apirilaren 13an Bilbon izandako istiluen inguruan Voxek ekitaldi politikoa egin zuenean Euskalduna jauregian. Istilu haietan Ertzaintzak jaurtikitako foam bala batek matrailezurra apurtu zion neska bati. Sailburuak, berriz, uste du Ertzaintzaren jokabidea «justifikatua, profesionala eta zorrotza» izan zela.

Azalpenok ez dituzte oposizioko taldeak asebete. EH Bilduko Julen Arzuagak galdetu du foam jaurtigaien erabilpenaz, Ertzaintzak abiarazitako barne ikerketaz, eta zer dela-eta ertzainek ez zuten operatiboa bideoan grabatu, ohi duten bezala. Elkarrekin Podemoseko Edurne Garciak, berriz, esan du protestan «askotariko jendea» egon zela, eta «denek» pairatu zutela oldarraldia, baita jarrera baketsuan zeudenek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.