Jaurlaritzak diligentziak ireki ditu, erasoaren nondik norakoak jakiteko

Josu Erkorekak nabarmendu du ertzainek segurtasun publikoa bermatu besterik ez zutela egin

Oihan Vitoria.
2013ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Herrira-ren aurkako operazio polizialaren harira, Mendizabalek jasandako erasoaren nondiknorakoak jakiteko barne diligentziak zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez. «Ertzaintzaren jardunak odolezko zaurituak eragiten dituenean automatikoki irekitzen dira diligentzia horiek». Gertatutakoa «sakonki» aztertuko dutela eta, «beharrezkoa bada», erantzukizunak eskatuko dituztela.

Gogora ekarri du atxiloketak ez zituela Ertzaintzak egin, Guardia Zibilak baizik. «Atxiloketak egiten ziren bitartean, Ertzaintzak segurtasun publikoa bermatu besterik ez zuen egin», ohartarazi du.

EH Bilduk Ertzaintzaren jokaera gaitzetsi du, eta desarmatze errepresiborako urratsak egin ditzala exijitu dio EAJri, polizia autonomikoak irudi «deitoragarria» eta «eskandalagarria» eman zuelakoan. Hala, oldartzeko agindu zuen ertzainburuaren aurka, eta, batik bat, Amaiurreko senatariari oldartu zitzaionagentearen kontra diziplina neurriak hartzea espero dute abertzaleek.

Bake jokalekua sendotzeko eragile guztiek, «Ertzaintza barne», aurrerapausoak eman behar dituztela uste du EH Bilduk. Ildo horretatik, atxilotuen alde herritarrek erakutsitako jarrera «eredugarria»nabarmendu du Julen Arzuaga legebiltzarkideak: «Bidezkoa da protesta baketsua egitea. Ez dira zilegi, ordea, okupazio militarrak eta polizia oldarraldiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.