Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ohar bidez jakinarazi du baimena eman duela Euneiz unibertsitate pribatuaren jarduera hasteko, indarrean dagoen araudiaren arabera. Erabaki hori uztailaren 27ko 640/2021 Errege Dekretuan oinarritzen da, unibertsitateak eta unibertsitate zentroak sortu, aitortu eta baimentzekoan, eta kontuan hartzen ditu Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak emandako aldeko txostenak, egitasmoaren sustatzaileei eskatutako informazio guztia aztertu ondoren. Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioari atxikitako Unibertsitate Kontseiluaren baimena baino ez du falta abiatzeko.
Bost gradu, gradu bikoitz bat eta hiru master eskaini nahi ditu zentroak, urtean 8.000 euro ingururen truke. Kirolari eta eduki digitalen diseinuari, garapenari eta merkaturatzeari lotutako ikasketak eskaini nahi dituzte. Josean Kerejeta enpresariak eta haren Baskonia-Alaves kirol taldeak bultzatu dute sorrera. Eusteiz 2018 SAk sustatu du onartzeko eskaera, eta Iñigo Sanchez da haren administrari bakarra. Gainera, bidelagun izango ditu Enti eta Euses zentroak.
Jaurlaritzak baimena eman dio Euneizi jarduera hasteko
Espainiako Unibertsitate Kontseiluaren onespena baino ez zaio falta abiatzeko. Bost gradu, gradu bikoitz bat eta hiru master eskaini nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu