BILBO. Pandemiaren ondorioz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kirolari kopurua handitu egin dela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak Jarduera fisikoa eta pandemia izeneko ikerketan. Bingen Zupiria bozeramaileak eta Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak emandako datuen arabera, hiru lurraldeetako biztanleen %66k jarduera fisikoa egiten dute. Hala ere, pandemiak kirola egiteko erak aldatzea ere ekarri duela ikusi dute, eta kirola egiteko azpiegituretako bazkide kopurua gutxitu egin da.
Hain zuzen ere, kirola egiteko instalazioetan kaltea eragin duela azaldu dute: horren harira, Jaurlaritzak 821.000 euro jarriko ditu laguntza ekonomikoak eskatu dituzten 206 entitaterentzat.
18 urtetik gorako mila pertsonatik gora galdekatu dituzte, eta ikusi dute, oro har, kirolari kopurua handitzeaz gain, galdekatutakoen %29k aurretiaz baino kirol gehiago egiten dutela. Kirolaren gaineko interesa ere «handia» dela adierazi dute, %77k hori baieztatu baitute.
Koronabirusa
Jaurlaritzak ariketa fisikoa neurtu du: %66k egiten dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu