EAE-ko estatus politikoa

Jaurlaritzak aldebiko harremana lortu nahi du Espainiako Estatuarekin

Josu Erkorekak Madrili eskatu dio Gernikako estatutuko eskumenen egutegiari eta estatu ereduaren erreformari heltzeko.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako eleduna, gaur, RNEko elkarrizketan.
2019ko abenduaren 4a
09:39
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eledun eta Autogobernuko sailburuak adierazi du EAEko gobernuak Espainiako Estatuarekin «alde biko» harremana lortu nahi duela. Haren arabera, ukaezina da EAEren kasuak lotura juridiko berezia duela aldebikotasunari dagokionez, eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan bi gobernuen artean dagoen harremana jarri du adibide modura. «Alde biko errealitate horrek oihartzun handiagoa izatea nahi dugu, gehiago sustraitzea, eta zerga eta finantza arloetatik haratago beste alderdi batzuetara zabaltzea», esan du RNE irrati kateko elkarrizketa batean. 

Halaber, azaldu du «Euskal Agenda» geldirik dagoela eta gai asko daudela jorratzeko. «Espainiako Gobernuak Euskadirekin egiteke dituen [Gernikako estatutuko] eskumenen egutegiari heldu behar dio berriro, baita estatu ereduaren erreformari ere».

Autogobernu Lantaldeari eta legelari adituek berriki aurkeztutako testuei inguruan, Erkorekak azaldu du haien fasea hiru testurekin amaitu dela; bi taldek —EH Bilduk eta PPk— «albo batera» utzi nahi izan dutela euren burua, eta Elkarrekin Podemosek, PSE-EEk eta EAJren % 80ko akordioa lortu duela. Nabarmendu du adituek lortu duten testu bateratuan keinuak daudela etorkizunera begira espazio partekatu bat bilatzeko. «Orain talde parlamentarioak dira lan egin beharko dutenak».

Espainiako Gobernuarekin lanean hasteko, premiazkotzat jo du gobernuburuaren inbestidura. Oraindik ez egotea deitoratu du. «Kongresuan ordezkatuta dagoen klase politikoak nolabaiteko barkamena eskatu behar die herritarrei, blokeoarekin eta hauteskundeen errepikapenarekin egoerak eskatzen zuen mailan ez jarduteagatik»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.