Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak berriki enplegua egonkortzeko asmoz egin dituen aurrerabideen berri eman du, prentsa ohar baten bidez; 4.542 lanpostu finkatu ditu. 3.542 irakasle postu, hezkuntza bereziko 520, eta sukalde eta garbiketako 480 lanpostu. Bide batez, aurreratu du beste 1.268 irakasle posturako probak egingo dituela irailean.
Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako kidegoetarako lekuak eskainiko dituzte orain. Aditzera eman dutenez, laster argitaratuko dituzte deialdiaren baldintzak eta epeak, eta etsaminak egingo dituzte irailaren bigarren hamabostaldian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, lan eskaintza publiko hori egin eta gero, %4ra murriztuko da behin-behinekotasun tasa Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan.
Neurriokin guztiokin aurten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistemako enpleguaren behin-behinekotasuna, oro har, %8tik beherakoa izango dela aurreratu du administrazioak. Legealdi honetan hori %5era jaistea da helburua.