Jauregik Tapiaren bide beretik jarraitzen du Artaxoako lixibiatuen auziari dagokionez

PPren galderari erantzunez, sailburu berriak adierazi du Ekondakinek, Zubietako erraustegiaren kudeatzaileak, ez duela arau hausterik egin.

Zubietako erraustegia, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ / EFE
Zubietako erraustegia. JUAN CARLOS RUIZ / EFE.
inaut matauko rada
2024ko irailaren 19a
17:15
Entzun

Eusko Jaurlaritza ia guztiz eraberritua aurkeztu zuen Imanol Pradales lehendakari berriak udan, baina baziren aurpegi ezezagun batzuk. Mikel Jauregi da horietako bat, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu berriaren argazki soil bat aurkitzea bera zaila baitzen duela hilabete gutxi. Atzo egin zuen bere lehen aurkezpen handia, eta legealdiko helburu nagusiak aletu zituen. Halere, hori ez zen izan haren lan bakarra, PPk egindako galdera bati erantzun behar izan baitzion idatziz.

Artaxoako (Nafarroa) lixibiatuen auziari buruzkoa zen galdera; izan ere, uztailean, Nafarroako Gobernuak 50 orritik gorako txosten bat aurkeztu zion Eusko Jaurlaritzari, Ekondakin enpresaren irregulartasunak azalduz, eta zigortzeko prozedura bat abiatzeko eskatu zion. Bada, Jauregik Arantxa Tapia oinordekoaren bide beretik jarraitu du, PPri erantzun baitio enpresak ez duela arau hausterik egin. Antzeko zerbait esan zuen Eusko Jaurlaritzak uztailaren amaieran, Nafarroako Gobernuari azaldu baitzion txostenak irakurri ostean ez zuela arau hausterik antzeman hondakinen ekoizpenean.

Nafarroako Gobernuaren salaketak gezurtatu ditu, beraz, Jauregik, baina elkarrizketarako prest agertu da, Pradalesek duela gutxi egin moduan; zehazki, esan du prest dagoela informazioa trukatzeko bileraren bat egiteko.

Auzia epaitegietan dago, 2023an Gipuzkoako Fiskaltzak salaketa bat jarri baitzuen GuraSOS plataformak ezagutarazitako datu batzuen harira, non lixibiatuen bidalketa irregularrak salatzen zituen. Auzia, halere, 2025erako luzatuko da, Guardia Zibilak ez baitu oraindik txostenik igorri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.