Jarrera aldatzeko eskatu dio PEN Clubak Nafarroari
IRUÑEA. PEN Club idazleen elkarteak euskarazko hedabideen aurkako jarrera aldatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. ETB hartzea eta Euskalerria Irratiari lizentzia ematea exijitu du 70 herrialdetako 200 idazlek atzo Islandian onartu zuten testuak. Bestalde, Frantziako Gobernuari Hizkuntza Gutxituen Gutuna berresteko ere eskatu dio PEN Clubak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu