Jardunaldia egin dute Bilbon justizia konpontzaileaz
BILBO. Hainbat adituk justizia konpontzailea sustatzeko jardunaldi bat egin dute Bilboko Deustuko unibertsitatean. Hainbat juristak, akademikok, poliziak eta espetxeetako funtzionariok parte hartu dute. Jesus Loza Espainiako Gobernuko delegatua ere bertan izan da. Azpimarratu dute biktimei ez ezik biktimarioari eta horien familiei eta beren beharrei ere erreparatu behar zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu